XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beharrezkoa da zaratari buruzko araudi berria75 dezibelioraino iritsi da zarata maila EAEko hainbat eremutan, muga 40 dezibeliotan dagoen arren.
Sentsibilizazio kanpaina hauek interesgarriak dira.
Nolanahi ere, arazoaren errora jotzea da irtenbide bakarra, eta, horretarako, beharrezkoa da zaratari buruzko araudi berri eta berezitua egitea.
Egun indarrean dagoen 85eko dekretua osatu gabea da, besteak beste hiri lur-zorua bakarrik hartzen duelako kontuan.
Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren txosten baten arabera, EAEn 60 lekutik gora 75 dezibelio baino gehiagoko zarata izaten da.
85eko dekretuaren arabera, hala ere, egunez dezibelio maila ezin da izan 40 baino gehiagokoa eta gauez 30 baino gehiagokoa.
Entzumenaren galera, estresa, agresibitatea, depresioa, baita tentsio arterialeko arazoak ere.
Azpiegitura berrietan, non eraiki daitekeen eta non ez hartu behar da kontuan.
Eraikitakoetan antipantaila sistemak erabili behar dira, eta arauak betetzen ez dituzten komertzioak itxi.